miércoles, 8 de noviembre de 2017

EZ DA LANA BAKARRIK...GOZATU ERE BAI!

Bidaiaren aurretik esan ezkero, ez nuke inola ere sinetsiko. Zoragarria da hemengo jendeak, euren euskalduntasuna mantendu nahirik, Euskara ikasteko eta Euskal Kulturan bizitzeko egiten duen ahalegina. Zinez hunkigarria! Gure zortzigarren probintziak ematen digun lezio bikaina. Euskal Herrian bizi garen guztioi hausnarketa sakona egiteko balio beharko ligukeena! Bibak eta esker onak denoi!

Bakoitzaren familia istorioak desberdinak eta norbanakoak izanagatik ere, euren sustraiak harrotasunez defendatzen dituzten jende batekin nago. Birraitonak, aitona-amonak...gure herritik nola etorri ziren kontatzen aritzen zaizkit, sarritan begietatik malkoak isurtzeraino. Eta beraien ahaideekiko maitasunak eramaten dituzte euren bizitzatik, astean ordubetez bada ere, euskara ikastera, dantza taldera, abesbatzan kantatzera edota Euskal Zinema antolatzen dutenean Aberri Etxeraino etortzera. Hau guztia, Euskal Herriarekiko lotura, harremana eta maitasuna eten ez dadin.


Ez hori bakarrik, hemen nagoenetik, seme bat bezala zaindu naute: Miguel Angel, Borja, Mari Karmen, Laura, Carina eta Karina, Rocio, Imanol, Belen, Sebastian, Lucia, Pablo, Fede...eta hainbat eta hainbat pertsona egon da nire egonaldia mimatzen. Nik nire aletxoa eman diet, baina askoz gehiago jaso dut ordainetan. Opari ugari tartean. Milesker!





Baina turismo egiteko aukera ere izan dut. Nola ahaztu Mari Karmenekin "Boca" eta "Loberian"pasatako eguna, Sebastianen Patagoneseko etxean egindako "asado" mundiala, Pablorekin pasatako gaua edota Laurarekin, bertakoen bizitza hobeto ulertzeko, Patagoneseko museora egindako bisita, bazkari bikaina eta guzti!

Aipatu gabe gelditzen zaizkit une eta pertsona asko  -Bella Vistako garagardo goxoak konpainia ederrean adibidez- baina bihar, Viedma utzi eta Argentinako Euskal Etxeetako Jaialdira joatea tokatzen da, eta bidaiak aurrera darrai. Patagonia euskalduntzea helburu!


3 comentarios:

  1. Txapeldun...hik jasotzen eongo haiz baina ikusten da argazkitan Argeneuskaldunak badakitela ze altxor daukaten oaintxe bertan beraien artean....gozau bitarten ta jarri padelen entrenatzen....;)

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. Aupa Xabi,hazia erein uzta zoragarria jasotzeko!
    Hire bizitza guztirako altxorra izango duk hau hire bihotzean.
    Gozatu, eta ikasi eta ikusitakoa zabaldu!
    Muxu handi bat Xabi, eta besarkada estu bat bertako jende zoragarri horrentzat!
    (´๑•⌣−๑)♡

    ResponderEliminar