viernes, 27 de octubre de 2017

HASI GARA LANEAN

Atzo iritsi nintzen Viedmara eta harrera beroa eginez ongietorria eman zidaten! Milesker Miguel Angel eta Borja ("Negrita")!
ETXEPARE Euskal institutoari esker, eskoletarako materiala (liburuak, DVDak, CDak...) ekarri diegu Euskal Etxeetan egiten duten lan izugarriaren errekonozimendu eta laguntza gisa. Hala, arratsalderako, Rocio eta biok Euskal Etxean geunden helduen saioak aurrera eramateko prest, eta iluntzerako "Una esvastica sobre el Bidasoa" dokumentala ikusi genuen han bildutakoak. Tartean, afaltzeko hanburgesak prestatu zizkiguten, eta bukaera polita eman genion egunari Matias Jaureguy Historialariaren azalpen eta hausnarketekin, dokumentala amaitu zenean.
Asteburuan, helduen 15eko talde batekin barnetegi batera joango gara ekintza desberdinak egitera eta disfrutatzera, beti ere Euskara ardatza izanik!

3 comentarios:

  1. Aupa Xabi!!!
    Gozatu zure bidai honetan!!!

    ResponderEliminar
  2. Animo Xabi!! Disfrutatu eta jarraitu blogean zure esperientzia idazten...

    ResponderEliminar
  3. Aúpa Xabi!!Gaur deskubrituet bloga, ze ona! A ze esperientzia...bino zure saltsan..😉 Asko pozten naiz,gozatu hartu eman berezi horretan! Milesker elkarbanatzeagatik. Muxu potolo. Miriam

    ResponderEliminar